Guk

GURE MARKA

Luhei ®, 2012an bikote gazte batek Irunen sortu zuen  proiektua da. Asiera batean josi behar ez ziren soinekoak egiten hasi ziren eta Uruguaieko hondartzetan saltzen ibili ziren, bere alabarekin hegoameriketatik bidaiatzen zuten bitartean.

Harrezkero eta behin Euskadira bueltatuta proiektua asko garatu da bainan hasiera bateko baloreak tinko jarraitzen dute.

Aske sentitzen den emakumeari zuzendu nahi ditugu gure bildumak. Jantzi erosoak eta egunerokotasunean ibiltzeko pentsatuak dira.

Euskal Herrian ekoizten dugu modu artisau batean eta bilduma mugatuak egiten ditugu, unitate gutxi modelo bakoitzeko.

Moda Iraunkorrarekin dugun konpromezua areagotzen doa urtetik urtera, besteak beste AMSE-ren (Espaniako moda Iraunkorraren elkartea) eta GK Green Fashion-en kide gara. Ekonomia zirkularra bideratzen duen ekoizpena dugu helburu eta horretarako gure jantziak EHn ekoiztuak dira eta penintsulan bertan ari birziklatuak sortzen dituzten eta ingurunea babesteko Europear arau guztiak betetzen dituzten enpresekin lan egiten dugu soilik.

GURE BILDUMAK

cms-img
Bilduma berrian,  unibertso post-kapitalista exploratu nahi izan dugu gaur egun murgilduta gauden trans-gizartetasun prozesua abiapuntutzat hartuz.

Emakume bakoitzaren indarrari barne begirada bat.

Iraganaren eta etorkizunaren arteko elkarrizketa, abstraktuaren eta zehatzaren arteko kontrastea.

GURE IKUSPEGIA
Slow fashion

Ingelesez moda motela. Esanahi honen atzean moda iraunkorra eta etikoa dago, Enpresa handien ekoizpen arduragabeak sortzen duen moda azkarraren kontrako eredua izango litzateko Slow Fashion kontzeptua eta Luhei ® balore hauekin bat dator eta eredu honekin ekoizten ditugu gure jantziak; Ekonomia zirkularra, soldata duhinak, artisaua, gertutasuna, energía garbien erabilpena eta konpromezu soziala dira gure baloreetako batzuk.

Mundu justuago batean sinisten dugu eta horretarako ez da nahikoa esatearekin bakarrik. Mundua eraldatzeko gizarteari  eman behar zaioala pentsatzen dugu. Horrexegaitik urtero gure fakturazioaren % 2a proiektu sozial ezberdinei bideratua egongo da. 

Luhei-n ® erostea ez da soilik bertako moda erostea, mundua eta pertsona bakoitza obetzen laguntzen duen experientzia bat bilakatzea  nahi dugu.


  COOKIE-POLITIKA: Berezko eta hirugarreneko cookieak darabiltzagu  gure zerbitzuak hobetzeko eta erlazionatutako informazioa nabigazio-ohituren analisiaren bitartez lehentasunekin erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu bere erabilera onartzen duzula pentsatzen dugu. Konfigurazioa alda dezake edo hemen klik eginez informazio gehiago irakur dezakezu.